XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andesetako Pirata deitzen zioten bere lagunek Migel Santa Kruzi Bere garaiko esploratzaile ausartiena izandu zen.

Beraz sortutako kontuak ez dakigu zeharo egia diren ala ipuin diren.

Bainan Hego Amerikako ihiztari eta esploratzaile onenetako bat zateken.

Bera hartzen zuten gidari XIXgn gizaldiko jakintsuek egiten zituzten ibilaldietan.

Lurralde haietan gizon zuriek mendeko hartu zuten Migel Santa Kruz bezalako gizon asko.

Gizon zurien ohiturak ez zituzten ezagutzen.

Eskutan hartzen zituzten eskopetak eta harmak ez zekiten zertarako ziren.

Alkoholez segituan mozkortzen ziren.

Eta oker asko egiten zuten.

Hontara berak konturatu gabe ailegatzen ziren.

Alkoholez mozkortu, ta indioak ez dira gauza beren burua zaintzeko ere.

Honela herri osoak galdu zuten beren burua.

Txapel, eskopeta eta jantziek gizon zuri baten itxura ematen zioten Migel Santa Kruzi.

Baina bere aurpegia eta begiak indio batenak ziren.

Honelako gizonak indio jatorrak izanak ziren, orain ez ziren bezalakoak.

Bainan orain ez ziren zurien mailara iristen.

Aurreko bi orritako marrazkian, tupi-tarren baso herrixka bat agertzen zaigu.

Erdian, buruzagiaren bizilekua.

Zuhaitz adarrez eginiko estalpe bat da, beste zuhaitz gerri batzuk zutun dituela.

Zutunetatik abere mota guziak.

Tupitarrek abere askori erakusten diote berari laguntzen: ai edo tximu nagitsua, beste tximu batzuk, kakatuak.

Estalpearen sabaian itsatsita azkonak.

Azkon hauek erabiltzeko pozoietan sartzen dituzte.

Batetik bestera dabiltzanetan, ohesareak bakarrik eramaten dituzte.

Hamaka deitzen diote.

Zur izpiz eginak izan ohi dira, arinak eta nolanahi erabiltzen errazak.

Marrazkian, esploratzailea nola iristen den eta nola onartzen duten agertzen da.

Edateko katxidri ematen zaio, ongietorri ageriz (katxidri irakindako edari bat da).

Tribuko jendeak kuzkurtuta begiratzen dio.

Buruzagia bakarra da etorri berriaren aurrean zutik dagoena.